Denboraldi
honetan antzerki programazioak era askotako proposamenak aurkezten ditu, antzerki arteak eskaintzen duen sortze aukera mordoa erakutsiz. Zortzi proposamen aztertu ditugu, bai estetika arloan, bai gaiaren arloan, gure ikusle gazteen gozamena ahalbidetzeko eta jakin-mina pizteko helburuarekin.
Zuek harritzeko gogoz altxatuko dugu berriz ere oihala, amets eginarazteko eta beti liluragarria den Antzerkiaren munduan zehar bidaiatzeko gonbidapena egiteko.