Ezetz hegan egin

Gomendatutako publikoa

7 urtekoak eta familiak

recomedado para público a partir de 7 años

Informazio gehiago

Erantsitako dokumentuak

Belgikako Les Ateliers de la Colline-ekin elkarlanean egindako ikuskizuna.

Bideo ikusi nahi baduzu, eska iezaiozu teatro paraisori pasahitza

Klima aldaketak hondamendiak eragiten ditu naturan eta gizarte modernoak eta norbanakoen portaerak eraldatuko ditu.Zikloi suntsitzaile bat helduko da laster, eta Tourons –Irla Ozeanikoetako txori mota bat- tribuak ezinbestean beste lekuren batera ihes egin behar du azkar.

Iragarritako hondamendi horretatik bizirik irteteko ahulenak, txarto hegan egiten dutenak edo, besterik gabe, hegan egiten ez dutenak, atzean utzi behar dituzte. Horiek istripu batengatik, edota euren adina edo jatorriarengatik ezinduta daudenak dira.

"Ezetz hegan egin" ikuskizunean lau txori bitxik alegia zoragarria eskainiko digute, ederra eta eduki aberatsekoa: arrazakeria, arduragabetasuna, botere-grina eta berekoikeria erakutsiko dizkigute, baina baita elkarren arteko laguntza, elkartasuna eta errespetua ere.

Arazo saihestezin horretatik abiatuta, istorioak besteekiko harreman mota ugariak islatzen ditu modu sentikor eta argitsuan gure antza duten animaliak baliatuz. Agian antza handiegia dute.

Ficha artistikoa

  • Antzezleak Rosa A. García, Tomás Fdez. Alonso, Ramón Monje, Eriz Alberdi
  • Espazio Eszenikoa Daniel Lesage
  • Jantziak Myriam Hick
  • Makillajea eta Sudurrak Dominique Brévers
  • Atrezzoa Ana Fernández
  • Argiak Kandela Iluminación
  • Euskarazko Bertsioa Xabi Paya
  • Dramaturgia Mathias Simons
  • Zuzendari Artistikoa Tomás Fdez. Alonso
  • Zuzendaria Mathias Simons eta Dino Corradini

Irudi galeria

 

Laguntzaile

  • Ministerio de Cultura - Gobierno de España
  • Departamento de Cultura - Gobierno Vasco
  • Ayuntamiento de Vitoria

Kolaboratzaile

  • Les Ateliers de la Colline