3-6 urtekoak eta familiak

"Kri Kra Kro" Teatro Paraisok Belgikako Guimbarde Antzokiarekin batera sortutako ikuskizuna da eta 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat eta familientzat zuzenduta dago. Belgika, Frantzia, Italia eta Irlandako jaialdi eta programazioetan parte hartu du.
Bideo ikusi nahi baduzu, eska iezaiozu teatro paraisori pasahitza
Ikuskizunean, bi pertsonaiek irudiz eta soinuez beteko den eremu ezezagun batetik egingo duten bidaia kontatzen da. Bidaia umetxo txikiek errealitatea aztertzeko duten espiritu kurioso horretan oinarrituta dago.
Kri Kra Kro antzerki-metafora bat da eta irudiak joko baten parte balira bezala adierazten dira, mundua aztertzeko eta disfrutatzeko, eta ez bakarrik ikusteko, aukera balira bezala.
Ikuskizun hau ere Artearekin harreman polita eta sotila bultzatzen du eta ikusle txikiekin partekatu nahi dugun esperientzia iradokitzailea da.
Ikuskizunak ikus-entzunezko ikasketak egiten diharduten bi ikasleri "egoitza" eman die, KREA – EXPRESIÓN CONTEMPORÁNEA delako heziketa- bekari esker.