1- 3 urtekoak eta familiak

Ikuskizun hau Teatro Paraisoren eta Belgikako Guimbarde Antzokiaren arteko koprodukzioa da, Small Size Big Citizens proiekturako egin zena.
Bideo ikusi nahi baduzu, eska iezaiozu teatro paraisori pasahitza
Jolasgunean, kolore, forma eta bolumenak proiektatzen dituzte bi antzezlek, hasieran bakarrik dagoen zuriaren gainean sentimenezko unibertsoa marrazteko. Irudiak sortzeko eta begiratzeko plazera deskubritzen dute elkarrekin, eta aldi berean, ikusle txikiak bidaiatzera, jolastera, deskubritzera, irudikatzera eta amets egitera gonbidatzen dituzte. Haiekin, dena mugitzen da, dena aldatzen da!
Irrika-baso bihurtzen den eraikuntza-jokoa, irudi museo txikiari bizitza ematen dioten proiekzioak, paisaia sentsibleak marrazten dituzten argiak, topaketa jostariak inspiratzen dituzten soinuak... mundu batek beste bati uzten dio bidea.
Ikuskizun honek, KREA – EXPRESIÓN CONTEMPORÁNEA zentroaren prestakuntza-beka baten bitartez, Arte Ederrak ikasten dabilen neska bat hartu du “bere etxean”.