1- 3 urtekoak eta familiak

Ikuskizun hau Teatro Paraisoren eta Belgikako Guimbarde Antzokiaren arteko koprodukzioa da eta, lehen aldiz estreinatu zenetik, 1.000 antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, herrialde askotako jaialdi eta programazioetan parte hartu du: Belgika, Frantzia, Finlandia, Luxenburgo, Ingalaterra, Suitza, Austria, Holanda, Portugal eta Errumania, India, Singapur, Brasil, Uruguai, Txile, Argentina eta laster Estatu Batuetan ere bai.
Bideo ikusi nahi baduzu, eska iezaiozu teatro paraisori pasahitza
Haurtzarotik, haurrak irudien munduan murgilduta egoten dira, nahiz eta gehietan modu pasiboan egin. Gure lorategian, antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira ikusleei jolas-ikusmen eta ikusmen aktibo bizipena proposatzeko.
"Lorategian eseritako emakume bat ametsetan dabil. Gizon bat iritsi, eta irudien munduan bidaia egitera gonbidatu du. Elkarrekin, zuhaitzen arteko oihala topatu dute, eta oihal hori orri txuri bihurtuko da irudiak sortu eta eraldatzeko... jolastu eta zirrarak agertu beharrean".
Txikienek indarraren eta ahultasunaren arteko kontrastearekin harritzen gaituzte. Hor egoteko ahalmenetik datorkie indarra, unean bertan guztiz eskuragarri egotetik, gauzak jakin nahian; ahultasuna, berriz, mundura modu naturalean zabaltzetik eta beren zirrarei dagokienez trabarik ez izatetik jaiotzen da.
Ikuskizunaren arintasunak olerki unibertso batetara eramaten gaitu, bertan umeek konfidantzaz eta harriduraz mugitzen direlarik.