Ikusleak gure garapenaren motorra direla uste duen egitura artistikoa.
Munduan zehar hedatzen den proiektu artistiko eta kudeaketa proiektu berritzailea.
Umeez, Gazteez eta Kulturaren demokratizazioaz arduratzen den giza taldea.
Zerbitzu publikoa eskaintzeko nahia duen enpresa.

Teatro Paraíso Antzerkia duela 35 urte martxan jarri zen proiektua da. Finkatutako konpainia honek proiektu globala garatzen du non Antzerkia, Haurtzaroa eta Hezkuntza Artistikoa elkarrekin esku-hartzen duten. Gainera, publikoa erakartzeko eta hezteko lan egiten du etengabe.
Arlo honetan dihardutenek Teatro Paraíso enpresa berritzailetzat daukate, gai, formatu eta lan-metodo berriak lantzen baititu. Gainera, kalitatea eta hobekuntzaren alde egiten du eta ikusleez, gizarteaz eta lanbideaz arduratzen da.
Bere jarduera nagusia sorkuntza eta hedatze eszenikoan datza eta publikoa erakartzeko helburua duten proiektuak garatzen ditu, lan egiteko era asko eskainiz.
Gaur egun, Kultura Ministerioarekin, Euskal Herriko Kultura Sailarekin eta Gasteizko Udalarekin hitzarmenak dauzka.
2012 eta 2013 urte bitartean ikerketa proiektu bat egingo du Gasteizko Irakasle-eskolarekin, Euskal Herriko Unibertsitatean.