ERPURUTXO (2013)
Klasikoak klasiko dira edozein arotan garaikide izateko ahalmena dutelako. Guk Erpurutxo ipuina aurkezten dizuegu, baina abandonuari garrantzia ematen diogu eta, testuinguru gisa, egungo gizartearekiko paralelismoak agerian uzten dituen egoera bat jartzen dugu.
Nor ez da basoan galdu eta bakarrik gelditzearen beldur izan? Nork ez du irudikatu etxera itzultzeko harri koskor zurien arrastoa? Eta txoriek jan eta desagertzen den ogi-apurren arrastoa?
Nor ez da basoan galdu eta bakarrik gelditzearen beldur izan? Nork ez du irudikatu etxera itzultzeko harri koskor zurien arrastoa? Eta txoriek jan eta desagertzen den ogi-apurren arrastoa?
GIZON ZORIONTSUAREN ALKANDORA (2018)
BAZEN BEHIN oso gaixorik zegoen tsar bat. Diagnosia: “Gizon hau ez da zoriontsua”; sendabidea: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue, tsarrak horren alkandora jantzi dezan”. Paraiso Antzerkiak gizadiaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, hau da, zoriontasuna bilatzera.
Helburua, galdera handi baten erantzuna bilatzea: Nor da munduko gizonik zoriontsuena?
Helburua, galdera handi baten erantzuna bilatzea: Nor da munduko gizonik zoriontsuena?
KOOPERAROCK (2016)
Donostia-San Sebastián 2016, Capital Europea de la Cultura, incitó a Teatro Paraíso y al Instituto Lanki de la Universidad de Mondragón, a desarrollar el proyecto Kooperarock, centrado en el tema del cooperativismo.
Una historia dinámica y poética en la que cuatro personajes de procedencias diversas, se encuentran y se confrontan. Descubren que sus diferencias son una oportunidad, porque les permiten complementarse.

BARROKINO (2014)
“Barrokino” proiektu musikal eta eszeniko berezia da, emozioa eta gozamena igortzen dituena, ikuslearen zentzumenak zorrozteko prestatutako espazio poetikoan.
EZETZ HEGAN EGIN (2010)
Aldaketa Klimatikoa ingurugirorako hondamendi larriak ekartzen ari da eta gaurko gizarteak zein norbanakoen portaerak eraldatuko ditu. Hondamendi natural bat jazotzen denean, azken mendeetako aurrerakuntza teknologikoak nabariak badira ere, gizakiek babes-gabezia sentitzen jarraitzen dute. Kataklismo baten bat-bateko agerpenak gure espeziearen ahulezia eta inguruarekiko mendekotasun bizia gogorarazten digu.
TXIRULARI MAGIKOA (2009)
Claudio Casadiok sortu eta zuzendutako ikuskizuna, Accademia Perduta-Romagna Teatri-ko Zuzendari Artistikoa (Italia).Ezkutuko hitzarmen bat dago Saguen Jaunaren eta Hamelingo Agintariaren artean: saguak nahi duten bezala biziko dira Hamelinek eta horren truke, agintariak urrezko txanpon bat jasoko du sagu bakoitzagatik.
KRI KRA KRO (2008)
``Kri Kra Kro`` Teatro Paraisok Belgikako Guimbarde Antzokiarekin batera sortutako ikuskizuna da. Belgika, Frantzia, Italia eta Irlandako jaialdi eta programazioetan parte hartu du.
Kri kra kro ikuskizunak unibertso delikatu bat deskribatzen du, non bizitza irudien edertasunaren eta aktoreen jokoen kalitatearen bidez adierazten den.
Kri kra kro ikuskizunak unibertso delikatu bat deskribatzen du, non bizitza irudien edertasunaren eta aktoreen jokoen kalitatearen bidez adierazten den.
BRAMENGO MUSIKARIAK (2006)
Claudio Casadiok sortu eta zuzendutako ikuskizuna, Accademia Perduta-ko Zuzendari Artistikoa – Romagna Teatri (Italia).
Ikuskizuna bizitzeko alaitasunari, laguntasunaren balioari, bidearen zailtasunei aurre egiteko ausardiari eta helmugara elkarrekin iristeko itxaropenari egindako kantua da.
Ikuskizuna bizitzeko alaitasunari, laguntasunaren balioari, bidearen zailtasunei aurre egiteko ausardiari eta helmugara elkarrekin iristeko itxaropenari egindako kantua da.
KAFE HAURRA (2006)
Boloniako (Italia) La Baracca – Testoni Ragazzi eta SETEM Hego Haizearen laguntzarekin egindako ikuskizuna eta “Munduko Haurrak” izeneko proiektu oso baten parte dena.
``Kafe Haurra`` istorio txikia da, eta bertan, hainbat pertsonaren rola antzezten duen aktoreak Pedro izeneko Nikaraguako haur batekin topo egin zueneko unea gogoratzen du, irudi batzuekin batera.
``Kafe Haurra`` istorio txikia da, eta bertan, hainbat pertsonaren rola antzezten duen aktoreak Pedro izeneko Nikaraguako haur batekin topo egin zueneko unea gogoratzen du, irudi batzuekin batera.
TRENA (2002)
Rai Bueno Errandoneak idatzitako ikuskizuna eta Charlotte Fallonek, Belgikako Guimbarde Antzerkiko Zuzendariak, zuzendutakoa.
Istorioak, umeak bezala, gurarietatik jaiotzen dira. Gurea, Oskar izeneko ume baten aitak, amak eta aitonak mutiltxoaren bosgarren urtebetetzearen aurreko gauean bizi zuten abentura txundigarria kontatzeko gogoetatik jaio da.

KOX KOX (1999)
Charlotte Fallonek sortu eta zuzendutako ikuskizuna, Paco Ibañez Iribarriaren jatorrizko musikarekin. ``KOX-KOX``, bi kolpe pertsonaia nagusia agerira agertzen duen eszenatokiko oihala altxatu aurretik.
IZARRAK (1998)
Roberto Frabettik idatzitako obra eta Teatro Paraísok ekoiztutakoa La Baracca-rekin (Haurtzaro eta Gaztarorako Italiako Antzerki eta Arte Zentroa) elkarlanean. Carlos Herans zuzendutako ikuskizuna.
Izarrak gauez irteten dira, haurrak lotan daudenean. Zeruan geldi-geldirik daude eta haurrei begiratzen diete lotan dauden bitartean. Ume bakoitzak bere izarra du... Arreta jartzen baduzu, begiak itxi eta esku bat irekitzen baduzu, eskutik nola pasatzen den antzemango duzu... laztandu eta opari bat uzten dizula sentituko duzu.

JOSTAILUEN ISOTRIOAK (2003)
Neska-mutiko batzuk galdetzen dute zer egiten duten beren jostailuak lo egiten dutenean. Batzuek imajinatzen dute euren jostailuak esnatzen direla eta festa bikaina antolatzen dutela, baina ez dituzte inoiz ikusi. Beste batzuk begi bat irekita lo egiten saiatzen dira zerbait deskubritzen duten ikusteko, baina beti lotan amaitzen dute...
NIRE ODISEA (1997)
Toni Albák sortutako eta zuzendutako ikuskizuna, Ia Cluaren jatorrizko musikarekin.
“Mi Odisea” gure mundu garaikidean kokatzen den istorioa da baina, aldi berean, elementu tragikoak, epikoak eta komikoak ere ditu. Bertan, Ulises eta bere eskifaia Mediterraneoan dabiltza noraezean Itaca berri baten bila: Europa.

GRAN KLAUS (1995)
Miguel Garridok sortu eta zuzendutako ikuskizuna.Ikuskizunean elkarrekin dauden hiru Klaus hauek rolak txandaka aldatuko dituzte. Bizitzaren karruselera igoko dira eta asko ahaleginduko dira bestea engainatzeko saiakeretan, bestea baino gehiago izan nahi baitute, azken finean, denek nahi dute Gran Klaus-a izan.
ZAPATOS ROJOS (1993)
Tiziana Lucattini-ren jatorrizko testua. Miguel Garridok egokitu eta zuzendutakoa. Konposizioa eta zuzendaritza musikala: Bigen Mendizábal.
“Zapatos Rojos” ikuskizuna kalean bizi diren bi ume brasildarren istorioa kontatzen du. Umetxoen bizi-baldintzak deskribatzen ditu baina baita bere ametsak eta beldurrak ere.
“Zapatos Rojos” ikuskizuna kalean bizi diren bi ume brasildarren istorioa kontatzen du. Umetxoen bizi-baldintzak deskribatzen ditu baina baita bere ametsak eta beldurrak ere.
EL PUPILO QUIERE SER TUTOR (1989)
Peter Handkeren testu batean oinarritutako ikuskizuna, Miguel Garridok zuzendutakoa eta Carmelo Bernaolak ondutako jatorrizko musikarekin.
“El Pupilo quiere ser tutor” pantomima dramatiko bat da; ikaslea eta irakaslearen arteko harremana heziketa sozialaren metafora da. Nahiz eta etsaiak diren, ikaslea eta irakaslea elkarrekin bizi dira.