HITZALDIA KULTURAREKIN HAZI
Artearen eta jolasaren balioa Lehen Haurtzaroan


Azaroak 2 · 18:00h
Tokia: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea – Batzar Aretoa
Jendeari irekita edukiera bete arte.

Hitzaldi kolektiboa, Jaialdiari hasiera ematen diona, Lehen Haurtzaroa Arteekin lotzen den nazioarteko eta tokiko hausnarketak eta esperientziak erakutsiz, hainbat eskola, familia eta kultur testuingurutan.

Irene Fernandezek sortutako Createctura proiektuak arte-hizkuntzek ikasteko espazioetan duten potentziala planteatuko du, garapen jasangarrian, neurodibertsitatearekiko errespetuan eta sormenaren eta jolasaren garrantziaren aldarrikapenean oinarritutako ikuspegi batekin.

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko UPV/EHUko IkHezi ikerketa-taldea (Araba atala) Ainhoa Gómez Pintadoren bidez, Paraíso Antzerkiak hiriko Udal Haur Eskoletako familiekiko interakziorako sortutako bizidun instalazioen inguruko ikerketa-proiektu batean sartuko gaitu.

Vitoria-Gasteizko Udal Haur Eskolen Sareak azken urteotan hezitzaileek sortutako instalazioak ezagutzera gonbidatzen gaitu argazki-erakusketa txiki baten bidez.

Paraíso Antzerkiak, erakunde anfitrioia den aldetik eta bertan dauden erakundeen arteko lotura bultzatzen duen aldetik, proiektuak testuinguruan kokatuko ditu eta publikoarekiko elkarrizketa gidatuko du.

“KAXA BAT, AMETS BAT” Instalazioa

PARAISO ANTZERKIA

Azaroak 4 · 18:00h
Ignacio Aldecoa Kultura Etxea Batzar Aretoa
Edukiera: 20 pertsona (10 heldu + 10 ume).

Gonbidapenak lehenengo solairuko haurren atalean jasotzen dira, edukiera bete arte(ccuinfantil@araba.eus).
Familiei joko irudimentsu eta sortzaile bat garatzeko gonbidapena. Kutxak jolas-elementu unibertsalak dira, eta haurrek esploratzeko, esperimentatzeko, eraldatzeko, sortzeko, imajinatzeko, amesteko eta partekatzeko askatasuna dute.

“UME IKUSLEAK” Erakusketa

MAPPING PROIEKTUA

KUNARTE ESPAZIOA – azaroaren 6-tik abenduaren 5-era
FELIX PETITE ANTZOKIA – IBAIONDOG.E..: azaroaren 20-tik 28-ra
FEDERICO GARCÍA LORCA ANTZOKIA – LAKUA G.E.A: azaroaren 20-tik 28-ra
ORDUTEGIA: antolatutako ekintzen aurretik eta ondoren.

Erakusketa honek 15 herrialdetako 38 artistaren sorkuntzak integratzen ditu eta Europako MAPPING proiektuaren parte da. Proiektuaren bazkide den Bolognako (Italia) Haur Liburuaren Nazioarteko Azokak sortu du.
Irudiek ikusle txikien emozioak erakusten dituzte kontenplazio eszenikoaren unean bertan, irudimena elikatzeko kalitatezko irudiak, soinuak eta hitzak hartzen dituzten bitartean.

INFORMAZIO GEHIAGO

IRUDIEN LORATEGIA

EGOITZA ARTISTIKOAK

Azaroak 9, 10, 11
Tokia: Gasteizko eskoletan.

Paraíso Antzerkiko talde artistikoaren eta beren kulturartekotasunagatik nabarmentzen diren Haur Hezkuntzako hiru ikastetxeren arteko bizikidetza-ekintza. Ekintza honen inspirazioa haurren eta artisten imajinario pertsonaletik abiatuta eraikitako irudiak dira.
Paraíso Antzerkia konpainiaren “En el jardín / Lorategian” ikuskizuna da egoitzaren bultzatzailea.

ESZENATOKI BERRIAK IMAJINATZEN

FOCUS GROUP

Azaroak 16 · 18h
Tokia: Federico García Lorca Antzokia – Lakua Gizarte Etxea

Lantalde honetan parte hartzeko, gonbidapen pertsonalizatua egin behar da.
Topaketak ikus-entzuleak programazio eszenikoan aktiboki inplikatzea proposatzen du.

Ikuskizunak eskaintzen dituztenen (programatzaileak eta artistak) eta ikusle txikiei antzerkira laguntzen dietenen (familiak eta irakasleak) arteko hausnarketa eta elkarrekintza bultzatuz. Helburua lurraldeko programazio eszenikoaren etorkizuneko ildoak irudikatzea da, ikus-entzule berri batentzat.

HAZIARABA IN THE MAPPING JAIALDIA