VITAL-ANTZERKI. KULTURAK HAZTEN LAGUNTZEN DU.
Fundación Vital Fundazioak finantzatutako proposamenaren helburua programazioan parte hartzen duten 3 eta 5 urte arteko ikusleen familien esparruan ekintza artistikoak bultzatzea da.
Edizio berezi honetan, antzezpenak ikastetxeetan egingo dira. Vital Antzerkiak “Bihotz bihotzez” ikuskizunaren antzezpen gehiago bultzatuko ditu osasunneurriak eta tokien murrizketa bermatu ahal izateko eta, aldi berean, ikusle gazteek kultura eskuratzeko aukera daukatela ziurtatzeko.