GIZARTE ETA HEZKUNTZA NEURRIAK

Hala ere, jakin badakigu ikusleen proiekturako itzulera ez dela berdina izango heziketa-maila guztietan.
HAUR HEZKUNTZA
Ikusle gazteak antzokira eramateko zailtasunaren aurrean, artistek ikastetxeetan antzeztea proposatzen dugu.
LEHEN HEZKUNTZA
Horrez gain, Beñat Etxepare Antzokiaren programazioa deszentralizatuko da, eta antzezpenak Felix G. Petite, Federico García Lorca, Jesús Ibáñez de Matauco Antzokietan eta Zabalgana Gizarte-Etxean ere egingo dira.
Hala ere eskola garraioa erabili behar duten ikastetxeek %50eko laguntza izanen dute.
BIGARREN HEZKUNTZA
Ikastetxetik Beñat Etxepare Antzokiraino joateko, garraioaren kostuaren %30a estaltzen duen laguntza jarriko dugu abian.
Neurri guztiak malgutasunez eta irudimenez itundu beharko dira partaide guztien artean eta pandemiaren bilakaeraren arabera.

 

PREBENTZIO-NEURRIAK ANTZOKIETAN

Paraiso Antzokiak eta Udalaren Antzerki Sareak jarduera eszenikora segurtasunez itzultzeko protokolo bat landu dute.
Antzoki guztietako edukiera osoa% 50era murriztuko da, eta gela bakoitza bizikidetza-unitatetzat hartuko da. Ikusleek maskarak erabili beharko dituzte
Programatutako ikuskizun bakoitzak bere Covid-19 protokoloa du, talde artistikoaren eta publikoaren arteko segurtasun-tartea errespetatuz.
Ikusleei arreta ematen dieten langileek dagozkien NBEak erabiliko dituzte.
Erabili beharreko espazio bakoitzean, arduradunak sarrera eta irteeretarako prestatutako protokoloa aplikatuko da.

 

PREBENTZIO-NEURRIAK IKASTETXEETAN

Ikastetxeetan egiten denean, ikastetxe bakoitzaren protokoloa errespetatuko da, publikoa eta unean uneko osasun-araudia kontuan hartuta (edukiera murriztea, urruntzeari aurrea hartzeko neurriak, etab.)
Talde artistikoari dagokionez:
Artistek elkarbizitza-unitate bat osatzen dute, eta dagozkien NBEekin sartuko dira zentroan. Maskarak erabiliko dituzte beren egonaldian, antzezpenean izan ezik.
Material eszenografikoa eta jantziak zentrora sartu aurretik desinfektatzea.