Ikusleek adimen bikaina daukate. Horregatik, proiektu honen berrikuntzarik nagusiena ohikoak ez diren eta batez ere iradokitzaileak diren ibilbide artistikoak proposatzea da”.

2020/2021 ikasturtean, Beñat Etxepare Ikusleentzako Sarien XXIV. edizioa antolatuko da. Sariak denboraldiamaierako jaialdian emango dira, 2021eko ekainean.
Bertako hainbat artista hartuko dute parte. 2019/2020 ikasturteko edizioa bertan behera geratu zen, ikastetxeak itxita zeudelako.
Aipatutako sarietan parte hartzeko, ikuskizunaren ondoren sariaren triptikoak (irakasleei emango zaizkienak) igorri beharko zaizkigu, bertan ikusitako ikuskizunari buruzko iritziak, irudiak, iradokizunak, kritikak, etab. azalduz. Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira: Paraiso Antzerkia – Abetxuko Pueblo 14 – 01013 Vitoria-Gasteiz.
Etapa honetako ikuslearentzako sarien hartzearen epea 2020ko abenduaren 30ean amaituko da.
Bost sari mota emango dira:
• Ikusleei: bost sari indibidual adin maila bakoitzeko, guztira 20 sari eskainiz. Sariak honako opari hauetaz daude osatuta: Vital Fundazioak eta Beñat Etxeparek opari bana emango dute, eta Gasteizko Udalak, Principal Antzokirako sarrera-txartelak. Baita, maila bakoitzarentzako beste sari berezi batzuk emango dira ere.
• Ikastetxeei: ikuslearen iritziaren inguruan lan interesgarriena egin duten Ikastetxeei zuzendutakoak. 3 sari emango dira, honako opari hauetaz osaturik: La Casa del Libro Liburudendaren liburu sorta bat eta Paraisok emango dituen datorren denboraldirako 25 sarrera-txartelez osatutako abonu bat.
• Irudi grafiko onenari: ikusle batek antzerkia irudikatuz egindako irudi grafiko onenari opari bat emango dio EITB-ek.
• Antzerki kritika hoberenari: DBH-ko ikasle batek egindako antzerki kritika hoberenari. El Correo egunkariak emandako saria.
• POCTEFA – Mind the Gap saria bere hezkuntzaproiektuaren barruan hezkuntza artistikoko ekintzak garatzean izan duen inplikazioagatik gailendu den ikastetxearentzat

 2018-2019 Edizioa