Aktibitate hauek POCTEFA – Mind the Gap proiektu barnean daude.

AURKEZPEN KAFEA. AZTURA KULTURALAK ETA HEZKUNTZA-INGURUNEA

Kurtso berri hau 2 komunitate-kaferekin hasi nahi dugu, irakasleei POCTEFA – Mind the Gap proiektuko hezkuntza artistikoari lotutako jarduera-programa eta Beñat Etxepare Antzokiko programazio eszenikoa ezagutarazteko.

Helburua ikastetxe guztietan hiriko kultura-eskaintza erabiltzeko eta horretaz gozatzeko azturak sustatzea da.

Lehenengo komunitate-kafea irailaren 6an, astelehenean izango da, 10:00etan. Bigarrena, irailaren 7an, asteartean, izango da, eguerdiko 12:30etan Beñat Etxepare Antzokian.

LANTEGI DIDAKTIKOAK. ESPERIENTZIA ARTISTIKOA, IKASKUNTZAREN ETA GIZARTERATZEAREN ERAGILE

Irakasleekin egindako lantegi praktiko honen bidez, pedagogia artistikoko eta ikaskuntza kolektiboko esperientzia bat piztu nahi da esperientzia eszeniko batean parte hartuz. Bai begiespen- bai esperimentazio-prozesuak sustatuko dira.

  • Bigarren Hezkuntzarako Lantegiak: 3 lantegi egingo dira La Casa del Libro-n edo Beñat Etxepare Antzokian, ikuskizun bakoitzeko fitxan zehazten diren datetan.
  • Hezkuntza Berezirako eta Gizarteratzeko Eragileentzako Lantegiak. Kolektibo hauen eskaeren arabera egingo dira.

Lantegi hauetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da erreserba egiteko unean, tokiak mugatuta daude eta.

Lantegi bakoitzean, ikasleekin ekintzak egiteko beharrezkoak diren tresna artistiko guztiak emango dira, baita ikuskizun bakoitzeko gida didaktikoa ere. Azken horiek ondoren Paraíso Antzerkiren webgunean egongo dira eskuragai

LANTEGIAK IRAKASLEEN KLAUSTROEKIN. Jakin-min artistikoa eta emozioen adierazpena

Heziketa Artistikoak heziketa-diseinu uneak behar ditu, irakasleen esperientzia pertsonaletik abiatuz esperientzia artistiko berriak eraiki edo marrazteko.

• Lehen Hezkuntza:

TEKLAK talde kolaboratzaileak hainbat tailer egin- go ditu ikastetxeetan denboraldiko ikuskizun ez- berdinetan beren ikasleekin parte hartuko duten irakasleentzat. «Tira! Aurrera!», «Ikimilikiliklik»,«Vademecun» eta «Gizon Zoriontsuaren Alkandora». Hainbat gai jorratuko dira, esate baterako, emozioen bidezko heziketa, emozioen adierazpena eta ingurunearekiko elkarrekintza ikasleek antzerkian biziko duten esperientzia artistikoaren bidez.
Tailer horietarako ikuskizunetarako erreserba egite- ko eguna zehaztu behar da.
Bertaratzen direnek beren ikasgelan erabiltzeko material sortzaileen sorta bat jasoko dute. Mate- rial horrekin bizitako emozioen adierazpenaren eta elkarrekintzaren inguruan esperientzia eraldatzai- leak bultzatu ahalko dituzte

• Haur Hezkuntza:

Ikastetxeetan tailerrak egingo dira «Nomadak» edota «Leihoak» ikuskizunetara bertaratuko di- ren Haur Hezkuntzako irakasleekin. Hala, alfabetizazio kulturalarekin, ikus-entzuleen begirada sortzailearekin eta esperimentazio artistikoarekin lotutako gaiak jorratuko dira.
Tailer horietarako ikuskizunetarako erreserba egite- ko eguna zehaztu behar da.
Bertaratzen direnek beren ikasgelan erabiltzeko material sortzaileen sorta bat jasoko dute. Material horrekin jakin-min artistikoaren eta bizitako emozioen adierazpenaren inguruan esperientzia eraldatzaileak bultzatu ahalko dituzte.

.

GIDA DIDAKTIKOAK – IKUSLEAREN FORMAKUNTZA

Jarraitzen dugu antzokira doan irakaslegoari hurbilketa pedagogiko bat errazten. Horretarako aukeratutako antzerkiaren inguruko gogoetak eta informazioak dituzten gida didaktikoak eratzen ditugu, irakasleak funtzio aurretik eta ostean gelan ekintza ezberdinak proposatu ahal ditzan.

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEENTZAKO ARTE ETA HEZKUNTZA-IKASTAROAK

Oraingo eta etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakas- leek hezkuntza artistikoan duten trebakuntzan jarri nahi da arreta.

Bi ikastaro egingo dira 2021eko urrian:

  • Artea eta Hezkuntza A: Vitoria-Gasteizko haur- eskoletan jardunean dauden
  • Artea eta Hezkuntza B: etorkizuneko irakas- leentzat, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakulta- teak emandako Haur Hezkuntzako Graduari dagokion Dramatizazioko aipameneko