Hemen, egin ditugun ikuskizunik adierazgarrienetarikoak ikus ditzakezu, gure taldearen garapen artistikoa sustatu dutenak, hain zuzen.

BARROKINO

BARROKINO

“Barrokino” proiektu musikal eta eszeniko berezia da, emozioa eta gozamena igortzen dituena, ikuslearen zentzumenak zorrozteko prestatutako espazio poetikoan.

KOOPERAROCK

KOOPERAROCK

Donostia-San Sebastián 2016, Europako kultur hiriburua ekimenak kooperatibismoaren gaia lantzen duen Kooperarock proiektua garatzera gonbidatu zituen Teatro Paraíso eta Mondragon Unibertsitateko Lanki Institutua.
Istorio dinamiko eta poetiko horretan, jatorri desberdineko lau pertsonaia elkartuko dira eta aurre egingo diote elkarri. Beren desberdintasunak aukera ona direla deskubrituko dute, haiei esker elkarren osagarri direlako.

EZETZ HEGAN EGIN

EZETZ HEGAN EGIN

Un espectáculo creado y dirigido por Mathias Simons de Les Ateliers de la Colline (Bélgica)
“Ezetz hegan egin”-n lau txori bitxik elezahar zoragarria eskainiko digute, ederra eta eduki aberatsakoa: arrazakeria, arduragabetasuna, boterearen grina, berekoikeria... baina, aldi berean, elkarren arteko laguntza, elkartasuna eta errespetua agertuko dira.

TXIRULARI MAGIKOA

TXIRULARI MAGIKOA

Claudio Casadiok sortu eta zuzendutako ikuskizuna, Accademia Perduta-Romagna Teatri-ko Zuzendari Artistikoa (Italia).Ezkutuko hitzarmen bat dago Saguen Jaunaren eta Hamelingo Agintariaren artean: saguak nahi duten bezala biziko dira Hamelinek eta horren truke, agintariak urrezko txanpon bat jasoko du sagu bakoitzagatik.

KRI KRA KRO

KRI KRA KRO

Kri Kra Kro`` Teatro Paraisok Belgikako Guimbarde Antzokiarekin batera sortutako ikuskizuna da. Belgika, Frantzia, Italia eta Irlandako jaialdi eta programazioetan parte hartu du
Kri kra kro ikuskizunak unibertso delikatu bat deskribatzen du, non bizitza irudien edertasunaren eta aktoreen jokoen kalitatearen bidez adierazten den.

BREMENGO MUSIKARIAK

BREMENGO MUSIKARIAK

Claudio Casadiok sortu eta zuzendutako ikuskizuna, Accademia Perduta-ko Zuzendari Artistikoa – Romagna Teatri (Italia).
Ikuskizuna bizitzeko alaitasunari, laguntasunaren balioari, bidearen zailtasunei aurre egiteko ausardiari eta helmugara elkarrekin iristeko itxaropenari egindako kantua da.

KAFE HAURRA

KAFE HAURRA

Boloniako (Italia) La Baracca – Testoni Ragazzi eta SETEM Hego Haizearen laguntzarekin egindako ikuskizuna eta “Munduko Haurrak” izeneko proiektu oso baten parte dena.
``Kafe Haurra`` istorio txikia da, eta bertan, hainbat pertsonaren rola antzezten duen aktoreak Pedro izeneko Nikaraguako haur batekin topo egin zueneko unea gogoratzen du, irudi batzuekin batera.

TRENA

TRENA

Rai Bueno Errandoneak idatzitako ikuskizuna eta Charlotte Fallonek, Belgikako Guimbarde Antzerkiko Zuzendariak, zuzendutakoa.
Istorioak, umeak bezala, gurarietatik jaiotzen dira. Gurea, Oskar izeneko ume baten aitak, amak eta aitonak mutiltxoaren bosgarren urtebetetzearen aurreko gauean bizi zuten abentura txundigarria kontatzeko gogoetatik jaio da.

KOX KOX

KOX KOX

Charlotte Fallonek sortu eta zuzendutako ikuskizuna, Paco Ibañez Iribarriaren jatorrizko musikarekin. ``KOX-KOX``, bi kolpe pertsonaia nagusia agerira agertzen duen eszenatokiko oihala altxatu aurretik.

IZARRAK

IZARRAK

Roberto Frabettik idatzitako obra eta Teatro Paraísok ekoiztutakoa La Baracca-rekin (Haurtzaro eta Gaztarorako Italiako Antzerki eta Arte Zentroa) elkarlanean. Carlos Herans zuzendutako ikuskizuna.
``Izarrak gauez irteten dira, haurrak lotan daudenean. Zeruan geldi-geldirik daude eta haurrei begiratzen diete lotan dauden bitartean. Ume bakoitzak bere izarra du... Arreta jartzen baduzu, begiak itxi eta esku bat irekitzen baduzu, eskutik nola pasatzen den antzemango duzu... laztandu eta opari bat uzten dizula sentituko duzu``.

MI ODISEA

MI ODISEA

Toni Albák sortutako eta zuzendutako ikuskizuna, Ia Cluaren jatorrizko musikarekin.
“Mi Odisea” gure mundu garaikidean kokatzen den istorioa da baina, aldi berean, elementu tragikoak, epikoak eta komikoak ere ditu. Bertan, Ulises eta bere eskifaia Mediterraneoan dabiltza noraezean Itaca berri baten bila: Europa.

GRAN KLAUS

GRAN KLAUS

Miguel Garridok sortu eta zuzendutako ikuskizuna.Ikuskizunean elkarrekin dauden hiru Klaus hauek rolak txandaka aldatuko dituzte. Bizitzaren karruselera igoko dira eta asko ahaleginduko dira bestea engainatzeko saiakeretan, bestea baino gehiago izan nahi baitute, azken finean, denek nahi dute Gran Klaus-a izan.

ZAPATOS ROJOS

ZAPATOS ROJOS

Tiziana Lucattini-ren jatorrizko testua. Miguel Garridok egokitu eta zuzendutakoa. Konposizioa eta zuzendaritza musikala: Bigen Mendizábal.
“Zapatos Rojos” ikuskizuna kalean bizi diren bi ume brasildarren istorioa kontatzen du. Umetxoen bizi-baldintzak deskribatzen ditu baina baita bere ametsak eta beldurrak ere.

BIHOTZ BIHOTZEZ

BIHOTZ BIHOTZEZ

Kolore distiratsuetako dekoratu txiki batean, arraultza beretik sortzen diren pailazo eta txori baten istorioa garatzen da. Bikiak bezain urkoak, abentura txikiak bizi dituzte elkarrekin beren sentimenduak arakatuz: samurtasuna eta gutizia, beldurra eta alaitasuna.
Ikuskizunaren sotiltasunak, haurrak barneratu eta liluratzen dituen unibertso poetiko batera garamatza

EL PUPILO QUIERE SER TUTOR

EL PUPILO QUIERE SER TUTOR

Peter Handkeren testu batean oinarritutako ikuskizuna, Miguel Garridok zuzendutakoa eta Carmelo Bernaolak ondutako jatorrizko musikarekin.
“El Pupilo quiere ser tutor” pantomima dramatiko bat da; ikaslea eta irakaslearen arteko harremana heziketa sozialaren metafora da. Nahiz eta etsaiak diren, ikaslea eta irakaslea elkarrekin bizi dira.

KIKIRICAJA

KIKIRICAJA

Paul Maar-ek idatzitako ikuskizuna, Miguel Garrido egokitu eta zuzendutakoa.
Antzerkia sorpresaz betetako kutxatxoa da eta “Kikiricaja” bat, bi, hiru… kutxa asko dira, liluraz eta ustekabeko gauzez betetako kutxatxoak. Kutxa hauetan Bartolomeus eta Comino bizi dira.Bi laguntxo hauek sudur gorria daukate komunean eta, burutik oin puntaraino, bere izate guztia xalotasun eta samurtasunez beteta dago.