Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.
Klasikoak klasiko dira edozein arotan garaikide izateko ahalmena dutelako.
Erpurutxo ipuinean, ume txiki eta burutsu batek anai-arreba eta senide guztiak salbatzen ditu, nahiz eta gurasoek, baliabiderik ez zutelako etsita, basoan utzi izan.
Askotariko gaiak jorratzen ditu Perrault-ek ipuinean, eta, zalantzarik gabe, horietako bat abandonua da.
Guk jatorrizko istorio hori aurkezten dizuegu, baina abandonuari garrantzi berezia ematen diogu eta, testuinguru gisa, egungo gizartearekiko paralelismoak agerian uzten dituen egoera bat jartzen dugu
Perrault-en Erpurutxo ikusi nahi duenak hori ikusiko du, ipuinaren beste ikuspegi erakargarri bat ikusi nahi duenak, ordea, hori ere aurkituko du.
Umeentzako dibertigarria eta helduentzako hunkigarria da kontakizuna (edo alderantziz, batek daki) eta aita baten eta seme baten arteko harremanaren bidez aurkezten dizuegu. Horregatik, hain zuzen, dago ikuskizuna guraso eta seme-alabentzako egina.
Umeak lokartzeko eta helduak iratzartzeko asmatu omen ziren ipuinak, baina zer gertatuko litzateke gurasoak semea edo alaba baliran eta semeak edo alabak guraso?.