Bazen behin oso gaixo zegoen tsarra bat, diagnostikoa: “Gizon hau ez da zoriontsua”, erremedioa: “Gizon zoriontsu bat aurkitu behar duzue eta bere alkandora jar dezala”. Teatro Paraísok gizateriaren abentura handienetako batean parte hartzera gonbidatzen zaituzte, zoriontasunaren bila! Eta horretarako, teknologia berriak antzerki hutsarekin lotu nahi ditugu irudi animatuen, objektuen, musiken eta egoeren unibertso bat sortzeko, galdera handi bati erantzuteko: Nor da munduko gizonik edo emakumerik zoriontsuena?

GIZON ZORIONTSUAREN ALKANDORA antzerki-lanak Tolstoiren ipuineko paisaia eta irudi guztiak birsortzen ditu. Kontua ez da dekoratuak marraztea edo paisaiak erakustea, baizik eta jendeak bere irudimenetik osatu beharko dituen irudiak iradokitzea. Eta horretarako, eguneroko objektuen erabilera eta teknologia modernoenarekin editatutako, tratatutako eta erreproduzitutako irudien proiekzioen erabilera konbinatzen dira.

Arropa esekia eta maletak dira espazio desberdinak sortzeko eta ikusleak uneoro harritu nahi dituzten proiekzio eta efektu bisualen euskarri izateko elementu nagusiak.

“Zoriontasunaren sekretua ez da beti nahi dena egitea, egiten dena beti nahi izatea baizik”.

(Leon Tolstoi)

Fitxa artistikoa
  • Egilea: Leon Tolstoi
  • Antzezleak: Ainara Unanue – Aitor de Kintana
  • Espazio eszenikoa: Joan Peña
  • Atrezzo: Ana Fernández
  • Jantziteria: Fes-t’ho mirar
  • Ilustrazioak – Animazioak – Film laburra: Cesar Samaniego, I+G Stop Motion, Ferran Blanch, Begonya Ferrer, Evelina Kolovoy, Monica Benabarre
  • Bideoaren garapen eta ekoizpen artistikoa: I+G Stop Motion, Ferran Blanch, Begonya Ferrer
  • Ekoizpen teknikoa: Kandela Iluminación, Sergio Sisques, Stagelab
  • Argiztapena: Javier García, Asier Calahorro
  • Musika: Antoni Tolmos
  • Kantu-irakaslea: Puri Santamaria
  • Komunikazioa: Teklak
  • Ekoizpena: Teatro Paraíso
  • Ikusleekiko dinamika: Artaziak
  • Euskarazko bertsioa: Patxi Zubizarreta
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Begonya Ferrar
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Ramón Molins

Subvencionado por
3 DipuAlava
2 Teatro Principal
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Colabora
ZumZum