KunArte bizi izan duten edo bertan bizi diren artistekin elkartzea, haien sormena herritar txikiekin eta haien familiekin partekatzeko.

  • Arte-adierazpide desberdinekiko jakin-mina pizteko aukera.
  • Arteen komunikazio-aukerak ulertzeko espazioa eta denbora.
  • Arte-esperimentazioa eta arte-hizkuntzak norberaren hazkuntzarako tresna gisa hartzea bultzatzen duen ingurunea.

Gaikako hiru tailerreko zikloak, 3 – 6 urteko haurrak dituzten familientzat.

Saioko 8 familiarentzako lekua

MAGIARTEA... magoak gara

Asier Kidam

MAGIARTEA... magoak gara

Datak: urriak 21, 28, eta azaroak 4
Ordutegia: 18etan
Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
Iraupena: 60'
Prezio: 45€ hiru tailerreko zikloak (sarrera bikoitza – heldu 1 + haur 1)

Magiak sorkuntza eta irudimen handia garatzeko aukera ematen die haurrei.
Familientzako tailer hauetan magiaren artearekin jolas egingo dugu. Mago bihurtuko gara, kapa eta kapelekin eta botere magiko handiarekin.

DANTZARTEA... euripidean dantzan

Txintxirrin Dantza

DANTZARTEA... euripidean dantzan

Datak: urriak 22, 29, eta azaroak 5
Ordutegia: 18etan
Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
Iraupena: 60'
Prezio: 45€ hiru tailerreko zikloak (sarrera bikoitza – heldu 1 + haur 1)

“Cantando bajo la lluvia” film famatu baten une musikal batetik abiatuta, hainbat elementuk (aterkiak, kapelak…) inspiratutako gorputzaren mugimendu librea garatuko da. Denbora guztian egongo den musika ahaztu gabe.

MINTZARTEA... bazen behin

Pantzart Teatroa

MINTZARTEA... bazen behin

Datak: azaroak 11, 18 eta 25
Ordutegia: 18etan
Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
Iraupena: 60'
Prezio: 45€ hiru tailerreko zikloak (sarrera bikoitza – heldu 1 + haur 1)

Haurrei ipuinak irakurtzeak hainbat trebetasun garatzen laguntzen du, beren emozioak kudeatzeko tresna egokia da, irudimena eta arretaren eta oroimenaren garapena sustatzeko modua.
Saio bakoitzean ipuin batean barneratuko gara. Familia animatuko dugu hura bizitzera, irakurketaren bidez, dramatizatzera, pertsonaiaz bihurtzera.

PERKUSIONARTEA... erritmoa... erritmoa

Sergio López de Landache

PERKUSIONARTEA... erritmoa... erritmoa

Datak: azaroak 12, 19 eta26
Ordutegia: 18etan
Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
Iraupena: 60'
Prezio: 45€ hiru tailerreko zikloak (sarrera bikoitza – heldu 1 + haur 1)

Perkusioaren bidezko soinu-esploraziorako tailerra. Bertan, haurrek eta gurasoek mundu osoko perkusio-tresnak ezagutuko dituzte, bai eta hainbat jatorritako eta oinarrizko musika-kontzeptu dituzten erritmoak eta abestiak ere, jolasaren eta manipulazioaren bidez.

MUSIKARTEA... animaliak eta musika

Bapo Produkzioak

MUSIKARTEA... animaliak eta musika

Datak: abenduak 2, 9 eta 16
Ordutegia: 18etan
Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
Iraupena: 60'
Prezio: 45€ hiru tailerreko zikloak (sarrera bikoitza – heldu 1 + haur 1)

Musikak oroimena, arreta eta kontzentrazioa handitzeko gaitasuna areagotzen die haurrei; adierazteko modu bat da; irudimena estimulatzen du. Tailer hauetan, animalien musikaltasuna lagun izango dugu, hainbat musika-tresnaren soinuz eta erritmoz betetako historiak sortzeko.

ABESTIARTEA... soinuak... melodiak

Puri Santamaria

ABESTIARTEA... soinuak... melodiak... abestiak

Datak: abenduak 3, 10, eta 17
Ordutegia: 18etan
Hizkuntza: Gaztelania
Iraupena: 60'
Prezio: 45€ hiru tailerreko zikloak (sarrera bikoitza – heldu 1 + haur 1)

Musikak modu aktiboan laguntzen du haurren garapen integralean.
Abestia da haurrak jasotzen duen musika-elikagairik garrantzitsuena. Familian jolastu egingo dugu gure gorputzekin sor ditzakegun soinuekin; melodiak tartekatuko ditugu eta jatorri kultural desberdineko abestiak ikasiko ditugu.

Salmenta irailaren 22an hasiko da. Sarrerak hiru modutan eskatu daitezke:

  • On line, www.teatroparaiso.com/kunarte webgunean goizeko 9etatik, “Sarrerak salgai” atalean.
  • Telefonoz (945 128 819), harrera ordutegia:
    •  Astelehenetik ostiralera 9etatik 13etara.
      *E-mailez konfirmatuko dizuegu sarreren eskaera. Bere ordainketa banku- transferentzia baten bitartez egin beharko da 24 ordutan. Sarrerak adierazitako epean ordaindu ez badira erreserba automatikoki ezabatuko da.
  • Leihatilan, eKunArteko egoitzan, harrera ordutegia: Ekintza bakoitzaren 2 ordu aurretik.
    *Ordainketa dirutan egingo da.

Arreta hobeago bat jasotze aldera, ez dira aldaketak edo itzultzeak onartuko.
KunArteko esperientzia ezberdinetan parte hartzen duten pertsona guztiek, haundi eta txiki, eskuratu beharko dute bere sarrera.
Gomendatutako adinak orientagarriak dira, esperientziaz hobeto gozatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero leihatilan galde dezakezue.

KunArteri buruzko informazio zuzena jaso nahi izanez gero, sarreren eskaerarekin arazoren bat izan baduzue edo bestelako zalantzarik baduzue deitu 945 128 819 (harrera ordutegian) telefono zenbakira edo kunarte@teatroparaiso.com helbidera idatzi