Urrian estreinatuko dugu GUNE BERRI hau, gure erkidegoko haur txikienei harrera emateko. (9 hilabetetik 2 urtera)

Haurtxo-gune leku pribilegiatua da ZENTZUMENEN ETA ARTEAREN ESTIMULAZIORAKO. Joko mota eta kalitate ezberdinak iradokitzen dituen instalazio gisa egina dago: zentzumenezkoak, trebeziaren eragileak, joko dramatikoa, musikalak eta sormena.

Haurtxo-gune nahi adina aldiz bisita daiteke, topaketa bakoitza aurkikuntza berri bat baita, haurtxoei eta helduei plazer bat ematen diena.

Zuen zain gaude!

Saioko 8 familiarentzako lekua

BIZITZEKO HABIAK

BIZITZEKO HABIAK

Datak: urriak 12, 13, 19 eta 20
Ordutegia:18etan
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Iraupena: 60'
Prezio: 15 € (sarrera bikoitza – heldu 1 + haur 1)

Familiek hainbat espazio artistiko ezagutzeko moduko instalazioa. Txoko bakoitzean atseden hartu ahal izango dute, gozatu, urrumatu, kulunkatu poesiarekin, erritmoarekin, ahotsekin eta zentzumenezko estimuluekin jolastuz.
Aiten edota amen komikazioa beren haurtxoekin lortzea garrantzitsuena den lekua.

KAXA BAT, AMETS BAT

KAXA BAT, AMETS BAT

Datak: urriak 26, 27 eta 31
Ordutegia: 18etan
Hizkuntza: Euskara / Gaztelania
Iraupena: 60 minutu
Prezio: 15 € (sarrera bikoitza – heldu 1 + haur 1)

Irudimenezko eta sormenezko jolas bat egiteko gonbita familiei. Kutxak joko unibertsaleko elementu bat dira, eta, horri esker, haurrek askatasuna dute esploratzeko, esperimentatzeko, eraldatzeko, sortzeko, irudikatzeko, amesteko eta partekatzeko.

Salmenta irailaren 22an hasiko da. Sarrerak hiru modutan eskatu daitezke:

  • On line, www.teatroparaiso.com/kunarte webgunean goizeko 9etatik, “Sarrerak salgai” atalean.
  • Telefonoz (945 128 819), harrera ordutegia:
    •  Astelehenetik ostiralera 9etatik 13etara.
      *E-mailez konfirmatuko dizuegu sarreren eskaera. Bere ordainketa banku- transferentzia baten bitartez egin beharko da 24 ordutan. Sarrerak adierazitako epean ordaindu ez badira erreserba automatikoki ezabatuko da.
  • Leihatilan, eKunArteko egoitzan, harrera ordutegia: Ekintza bakoitzaren 2 ordu aurretik.
    *Ordainketa dirutan egingo da.

Arreta hobeago bat jasotze aldera, ez dira aldaketak edo itzultzeak onartuko.
KunArteko esperientzia ezberdinetan parte hartzen duten pertsona guztiek, haundi eta txiki, eskuratu beharko dute bere sarrera.
Gomendatutako adinak orientagarriak dira, esperientziaz hobeto gozatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero leihatilan galde dezakezue.

KunArteri buruzko informazio zuzena jaso nahi izanez gero, sarreren eskaerarekin arazoren bat izan baduzue edo bestelako zalantzarik baduzue deitu 945 128 819 (harrera ordutegian) telefono zenbakira edo kunarte@teatroparaiso.com helbidera idatzi