azaroaren 2tik abenduraren 18arte
Vitoria-Gasteiz
Agurain · Amurrio
Aramaio · Iruña de Oca
Legutio · Laudio
Labastida · Oyon
Alegría-Dulantzi
Subtotal: 0,00€
Elkarren segidako bigarren urtez, Gasteizek eta Arabako bederatzi udalerrik Haziaraba in the Mapping jaialdia hartuko dute. Paraíso Antzerkia kide den Europa Sortzailea Mapping proiektua ixten du, Arabako Foru Aldundiarekin, Gasteizko Udalarekin eta Vital Fundazioarekin batera.
Jaialdiak, hainbat proposamenaren bidez, honako helburu hauek ditu:
Lurraldeko haur txikien ALFABETATZE KULTURALERAKO ZERBITZU PUBLIKO BAT PROPOSATU.
Europako sorkuntza berritzaileak aurkezten dituen KULTURA GARAIKIDEKO PROIEKTU BAT BULTZATU
Publiko berriei topaketa, begiespena eta esperimentazioa barne hartzen duten UNE GOGOANGARRIAK BIZITZEKO AUKERA EMAN.
ELKARREN ARTEKO KUDEAKETA PUBLIKO-PRIBATUKO LANKIDETZARAKO EREDU BAT FINKATU, erakunde bakoitzaren kultura-planei lotua.
Ikusle txikien eta haiekin doazen helduen JAKIN-MINA SUSTATU ahalduntze kulturaleko tresna gisa.
Haur txikiekin batera arteekin izaten dituzten lehen topaketetan egoteko jaialdia, haien sormen pertsonala aberastuz hizkuntza artistikoak eskuratzearen eta emozioak kudeatzearen bitartez.
Paraíso Antzerkia.
KULTURUNEA VITAL FUNDAZIOA – Azaroak 12-13-19-20
GARCÍA LORCA ANTZOKIA – LAKUA G.E.: Azaroaren 26tik abenduaren 4arte
ORDUTEGIA: antes y después de las actividades organizadas.
Erakusketa honek jaialdiaren aurreko edizioan aurkeztutakoari jarraitzen dio. 20 herrialdetako 36 artistaren lanak biltzen ditu, eta Europako MAPPING proiektuaren parte da. Boloniako (Italia) Haurrentzako Liburuaren Nazioarteko Azokak sortu du, proiektuaren kidea baita.
Irudiek ikusle txikien zuzeneko emozioak, begiespen eszenikoaren uneko emozioak, erakusten dituzte, kalitatezko irudiak, soinuak eta hitzak harrapatzen dituzten bitartean, irudimena elikatzeko.
Jaialdiaren egoitza diren bi gunetan banatzen da erakusketa: Vital Fundazioa Kulturunea eta Lakuako Gizarte-Etxea.