XOKOLAT
PARAISO ANTZERKIA
Subtotal: 0,00€
PARAISO ANTZERKIA
azaroak 12 · 12:30 – 18:30
2 – 5 urte· Euskaraz
Prezio: 6€ pertsonako
Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.
TEATRO ARBOLÉ
azaroak 13 · 12:30 – 18:30
3 – 5 urte · Gastelaniaz
Prezio: 6€ pertsonako
Leocadia, liburuzaina, eta Laura, irakurle txiki eta nekaezina, liburuetan zehar ibiliko dira eta abentura handiak izango dituzte.
Baina liburuak desagertzen hasiko dira, haurrek horiek imajinatzeari eta irakurtzeari utzi diotelako. Gure Bastian txikiak liburutegia salbatuko du eta jende guztia berriz irakurtzera animatuko du; izan ere, abentura gustuko baduzu, irakurketarekin has zaitez; bidaiak gustuko badituzu, liburuak zure ekipajea dira; mila mundutara joan nahi baduzu, liburu bat ireki egin behar duzu
.
.
TYL TYL TEATRO
azaroak 19 · 12:30 – 18:30
2 – 5 urte · Gastelaniaz
Prezio: 6€ pertsonako
Behin batean… Bizi garen habitata babesten duten hiru iratxo, 4 elementuekin lotuta: lurra, sua, airea eta ura. Iratxo horiek Igor, Trasna eta Pixi dute izena. Inguruan dugun guztiaren defendatzaile magikoak dira, eta mundu eta ingurune atseginagoak sortzen laguntzen diete haurrei.
Egun batean, hegoak indarrez astintzen dituen erle bat azaltzen da iratxoei laguntza eske, eta lorerik gabeko zelai handi batera eramaten ditu..
ESCENA MIRIÑAQUE
azaroak 20 · 12:30 – 18:30
2 – 5 urte · Gastelaniaz
Prezio: 6€ pertsonako
Cucú Haiku txiki-txikientzako forma bisual eta poetiko gozoa da. Zen lorategi batean, 7 tximeletek haien koloreak utzi zizkiguten mundua margotzeko.
Udazkena, negua, udaberria eta uda dira gauza soilen eta aldaketa handien agertokiak. Denok hazten eta eraldatzen garelako, Cucú, udaberria iristean, tximeleta ederra izango da.
Elezahar bat, koreografia sotilak eta bideo-proiekzioak dira ikusle gazteenei bizitzako zikloen irakurketa orokorra errazten dieten baliabideak. Bidaia bat ostadarretik haizearen zazpi lagunekin.
Sarreren salmenta urriaren 18tik aurrera, 10:00etan, izango da
Arreta hobeagoa bat jasotze aldera, ez dira aldaketak edo itzultzeak onartuko.
Parte hartzen duten pertsona guztiek, handi eta txiki, eskuratu beharko dute bere sarrera, Gomendatutako adinak orinetagarriak dira, esperientziaz hobetu gozatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero leihatilan galde dezakezue.
Urriaren 18tik aurrera