38 urte baino gehiagoz ikusleak hezten.
2023an 38 urte bete dira Arabako kultura eta hezkuntza proiektu garrantzitsu bat martxan jarri zenetik: “Antzerkia Eskolara heltzen da” kanpainia. Teatro Paraíso-k diseinatu eta egindako proiektu hau ARABAKO FORU ALDUNDIAREN KULTURA Sailak babesten du.
38 urte hauek une esanguratsuez betetako bide erakargarria eraiki dute gure haur txiki eta gazteen eta Antzerkiaren Artearen artean. Guztira, 235.000 ikuslek eta 15.300 irakaslek hartu dute parte, Arabako 26 herritako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 49 ikastetxeetatik etorritakoak.
38 urte eman ditugu proiektuan parte hartu duten hainbat agenterekin harremana hobetzen: irakasleak, animatzaile soziokulturalak, udalak, museoak, liburutegiak eta Teatro Paraisoko talde artistikoak eta pedagogikoak.
38 urtez kulturaren demokratizazioaz arduratu gara. Landa-ingurunean antzerkiaren esku hartzea sustatzen duen eredu bakarra eraiki dugu Estatuan eta honek ikusleak erakartzeko kalitatezko ekintza ahalbidetu du.
Arte Eszenikoak ezagutza eta emozioaren arteko bilgune diren aldetik, “Antzerkia eskolara heltzen da” kanpaina Arte Eszenikoak ezagutzeko esplorazio-bidaia da.