“CACHE-CACHE” Ikuskizuna
THEATRE DE LA GUIMBARDE (BELGIKA)
Subtotal: 0,00€
THEATRE DE LA GUIMBARDE (BELGIKA)
Azaroak 27 noviembre · 12:30h – 18:30h
García Lorca Antzokia – Lakua G.E.
1 – 3 urte · Testurik gabe
Ikuskizunak ezkutaketan jolasteko errituala esploratzen du: beldurra, emozioa, harridura eta poza. Ezkutatzearen plazera berreskuratzeko gonbit poetikoa da, nork bere burua hobeto deskubritzeko. probokazio bat, zuzeneko arteetara begiak irekitzeko.
Kuxin-borroka lehenik, mahai azpian dantza gero… Pantaila atzean ezkutatutako argi txiki batek itzal iragankorrak zizelkatuko ditu, soinu-efektuek eta proiekzio sotilek gurasoen datozela iradokiko du, eta, ondorioz, jolasa amaitzera doala. Lo egiteko ordua da!
DE STILTE (Países Bajos)
Abenduak 4 · 12:30h – 18:30h
Garcia Lorca Antzokia – Lakua G.E.
1 – 3 urte· Testurik gabe
Irudimenezko mundu bat zabaltzen da ikusle txikiak aurretik muntatzeko kit batetik. Elurra bezalako objektu zuriek espazioa betetzen dute. Baina itxaron minutu bat. Ba al dago inor hor?
Bi pertsona agertu eta desagertu egiten dira unibertso berri horretan, halabeharrezkoak gertatu eta topo egiten duten arte. Baina nola jolastu ezezagunen batekin? Zer izaki mota den ez dakigun beste norbaitekin?
Itxaron minutu bat bakoitzak nor izan nahi duen jakiteko
PARAISO ANTZERKIA
ESTRENALDIA
Abenduak 3
Tokia: García Lorca Antzokia – Lakua G.E.
12:30 (gastelaniaz) 18:30 (euskaraz)
Gomendatutako adina: 2-5 urte
Pandemian jaiotako haurtxoak eta horien familiak gogoan, Teatro Paraíso eta Proyecto Createctura batu egin dira, eta indarrak bildu dituzte, pieza eszeniko berezi bat sortzeko, non behaketak eta esplorazioak esperientzia gogoangarria osatzen duten.
Ludi hitz polisemikoa da, hainbat adiera dituena. Gaztelaniaz jolasa esan nahi du, euskaraz mundua, eta esperantoz musikainstrumentu bati soinua eragitea.
Ludi ikuskizun interaktiboa da, poema eszenikoa. Artistak eta ikusleak natura osatzen duten elementuetan murgiltzen dira, zentzumenetan oinarrituta esperimentatzeko posible dela mundu iraungarriago bat, baldin eta artea eta jolasa hazkuntzaren ernamuinean jartzen baditugu. Zuen sormenaren instrumentua jotzera gonbidatu nahi zaituztegu!.
SARREREN SALMENTA – UDALAREN ANTOKIA SAREKO PROGRAMAZIOA
Irailaren 22ko 10:00etatik aurrera.
Principal Antzokiko leihatila: Asteartetik ostiralera, 17: 30etik 19:30era (jaiegunak salbu). Larunbatetan: 11:30etik 13:30era eta ikuskizuna baino bi ordu lehenago (Txanda har daiteke leihatila ireki baino erdi ordu lehenagotik.)
Hegoalde, Ibaiondo eta Lakuako antzokietako leihatilak: 10: 00etatik 19: 30era.
Telefonoz: 945 161 045, kreditu txartelaren bidez, leihatilako ordutegian.
Online: www.principalantzokia.org