ESKOLA-PROGRAMAZIOEN ESTATUKO ZIRKUITUA.

Beñat Etxepare Antzokiak parte hartuko du AUDACES, Eskola Programazioen Estatuko Zirkuituaren edizio honetan. Kultura Ministerioak eta TE VEO eta ASSITEJ elkarte nazionalek sustatzen dute zirkuitua. Hala, errekonozimendua emango zaio gune honetan eten- gabe egiten den kultur alfabetatzearen eta ikusleen trebakuntzaren alorreko lanari.

AUDACESen xedea zirkuitu bat eratzea da, eskoletako ikusleei zuzendutako ikuskizunen mugikortasuna sustatzeko, lurraldean gizarte-kohesioa indartzeko, eta sentiberatasuna sortzeko ikastetxeen curriculum- proiektuetan arte eszenikoak heziketa-balio gisa txertatzeko garrantziaz. Era berean, asmoa du emanaldi- eredua eraldatzen laguntzeko, parte-hartzea susta- tuz, bai eta ikusleen, gune eszenikoen, sustatzaileen, heziketa-komunitatearen eta profesionalen komunitatearen arteko harremana ere.

Bost proiektu artistiko aurkeztuko dira, eta horiekin lotutako bitartekaritzako eta ikusleria garatzeko jarduerak egingo dira. Guztira, 10 emanaldi ikusiko ditugu.