KULTUR ETA GIZARTE-BARNERATZEA.

Kultur eta gizarte-barneratzea egon dadin, beharrezkoa da dibertsitatearekin bat egiten duten eta pertsona guztiei balioa ematen zaien sistemak eta agertokiak garatzea, eta, horrez gain, ikastetxe bakoitzean inklusioa modu desberdin batean gerta daitekeela onartzea. Esperientzia esanguratsuak gara- tu nahi baditugu, kultur arloko esku-hartzeak pertsonalizatu beharra dago. Hala, kolektibo bakoitzari gizarte-eraldaketarako eta kultur hazkunderako tresna modura balioko dio.

Bi ekintza-ildo proposatzen dira:

  • ildoa: populazioaren zati handi bat gizarte-bazter- ketako arriskuan dagoen ikastetxeak.
    • Hartzaileak: Haur Hezkuntzako irakasle-ikasleak.
    • Ekintzak: Zuzeneko lana irakasle-taldeekin, eta zenbait ikasgela ikusle modura gehitzea, sarreraren kostua % 50 murriztuta.
  • ildoa: bestelako gaitasunak dituzten kolektiboekin lanean diharduten egiturei zuzendua.
    • Parte-hartzaileak: Zentro Okupazionalak, Autonomia Pertsonaleko Zentroak, Zereginak Ikasteko Ikasgelak eta Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzuak.
    • Hartzaileak: kolektibo horietako helduak eta gazteak.
    • Ekintzak: zuzeneko lana hezitzaileekin, eta erabiltzaileak programaziora gehitzea.

Udal Antzoki Sareko antzoki batera bisitak antolatzea kolektibo horrentzat.

VITAL-ANTZERKI. KULTURAK HAZTEN LAGUNTZEN DU.

Proposamen honen helburua «Kubik» esperientzia eszenikoan parte hartuko duten 3 urtetik 5 urtera arteko 3.000 haurren familietan jarduera artistikoak bultzatzea da.

Gabonetan, Teatro Paraíso Konpainiaren «Kubik» ikuskizunaren emanaldiak bukatzean, ikusleek gutun- azal bat jasoko dute eta gero etxean gurasoekin ireki beharko dute. Barruan gurasoentzako gutun bat eta opari bat topatuko dute. Gurasoentzako gutunek haurrek ikusitako ikuskizunari egingo diete erreferentzia eta, seme-alabekin jolasteko aproposa izango da. Horrela, haurren eta gurasoen arteko komunikazioa indartuko da antzerki-esperientziaz baliatuz, ikusle txikiek euren emozioak adieraz ditzaten sustatuko baita.

Ekintza hau Fundación Vital Fundazioarekin elkarlanean egiten da.

.

PROIEKTU ARTISTIKOEN EGOITZA

Ikusleak gure inguruko konpainien sormen-lanei hurbilaraztea proiektuaren lehentasunezko helburu bat da.

Denboraldi honetan, Teatro Paraiso bertoko konpai- niaren mugak eta pertsonei buruzko ikuskizun berria, “Trafalgar eta Waterloo” behin behineko titulua duen proiektu berria bultzatuko dugu..