1. Webgune honetako jabearen nortasuna
Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, www.teatroparaiso.com webguneko jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:
- Izen soziala:TEATRO PARAISO S.A.L.
- I.Z.K. zk: A01230044
- Helbidea: Abetxuku kalea 14 P.K. 01013 Vitoria-Gasteiz, Araba.
- Telefono zenbakia: 945 289 323
- Posta elektronikoa: info@teatroparaiso.com
- Erregistro datuak: Arabako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago 747 liburukian, 41. folioan, VI-4995 orrian, lehenengo inskripzioan.
2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Web orri honetara sartzen denari “erabiltzaile” izaera egotziko zaio eta ondorioz, www.teatroparaiso.com webgunera sartzeko momentuan bertan argitaratutako baldintza orokorrak espresuki eta erresalburik gabe onartu beharko ditu. Hori dela eta, Erabiltzaileak webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak irakurri beharko ditu web orri honetara sartu edo, kasua denean, honek eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituen bakoitzean, baldintzek aldaketak jasan baititzakete.
Ildo horretatik, “Erabiltzailea” www.teatroparaiso.com webgunean nabigatu, hau erabili edo bertan eskaintzen diren zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona da.
2.1. Helburua eta aplikazio-eremua
Erabiltzeko baldintza orokorrek www.teatroparaiso.com webgunera sartzea, nabigatzea eta erabiltzea arautzen dute eta baita bertako edukien (testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodigoak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak) erabileragatik eratorritako erantzukizunak ere. Horretaz gain, lege nazionalek zein nazioarteko tratatuek jabetza intelektual eta industrialaren inguruan babesten duten edozein sorkuntza ere arautzen dute.
TEATRO PARAISO S.A.L.-k baldintza zehatzak ezartzeko aukera izango du eta hauek zerbitzu bereziak erabiltzean eta/edo kontratatzean aplikatuko dira; hori dela eta, baldintza orokor hauek aplikazio osagarria izango dute.
2.2. Sarbide eta erabilera baldintzak
- www.teatroparaíso.com webgunera sartzea berez librea eta doanekoa da. Dena den, bertako zerbitzu eta edukietako batzuk aurretik kontratatu beharko dira eta, kasu horietan, TEATRO PARAISO S.A.L. -k berak finkatutako baldintza bereziak aplikatuko dira, zeinak kontratazioa baino lehen zure esku jarriko dituen.
- Webgune honetako zerbitzuak erabili nahi dituen adingabeak gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aurretiko onespena izan beharko du eta hauek izango dira beren ardurapean dauden adingabeen ekintzen erantzule bakarrak.
- Erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuak zilegitasunez erabili beharko ditu beti, baldintza orokorren, indarrean dagoen araudiaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera eta baita Interneten orokorrean onartuta dauden jardueren arabera ere.
- Erabiltzaileak bermatzen du harpidetzeko inprimakien bidez eskainitako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa dela eta eguneratuta dagoela. Eskainitako informazioan aldaketarik egonez gero, Erabiltzaileak soilik izango du TEATRO PARAISO S.A.L.-ri aldaketaren berri berehala emateko ardura.
- Erabiltzaileak ez du: webgune honetako sistema informatikoak hondatu edo kaltetzeko helburua duten birus, programa, makro edo zeinahi karaktere segida sartuko; baliabideen gehiegizko erabileragatik, gainontzeko erabiltzaileen sarbidea oztopatuko; publizitate helburuarekin, webgune honetako datuak hartuko; webgune honetan bildutako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskura jarriko; webgune honetan bildutako edukien bidez, jabetza intelektualari, industria-sekretuei, kontratazio konpromisoei eta hirugarrenen ohore, irudi eta intimitate pertsonalari kalte egin diezazkiekeen ekintzarik gauzatuko; eta leialtasunik gabeko lehia eta legez kontrako publizitatea gauzatuko.
- www.teatroparaiso.com webguneko zerbitzu bat erabiltzeko edo kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu beharko balu, benetako eta legezko informazioa eskaini beharko du. Erregistroa egin ondoren, Erabiltzaileari pasahitza emango bazaio, hau arduraz erabiltzeko eta zerbitzuetara sartzeko pasahitza sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Beraz, Erabiltzaileek eskainiko zaizkien edozein identifikatzaile eta/edo pasahitza zaindu eta isilpean gorde beharko dute eta hirugarrenei, aldi baterako nahiz betirako, kodeak ez uzteko edo euren erabilera galarazteko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzaileak erantzule izango da hirugarren batek, Erabiltzaileak pasahitza galdu edo arduraz erabili ez duelako, zilegitasunik gabe zerbitzuak erabiltzen baditu. Pasahitza lapurtu, galdu edo baimenik gabe hartzen badiote, Erabiltzaileak berehala TEATRO PARAISO S.A.L.-ri jakinarazteko ardura du, zeinak hau baliogabetuko duen. TEATRO PARAISO S.A.L. –k ez du inoiz baimenik ez duten hirugarrenen ekintzen erantzukizunik izango Erabiltzaileak aipatutako jakinarazpena egiten ez duen bitartean.
3. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak
TEATRO PARAISO S.A.L. da www.teatroparaiso.com webguneko elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, marka, izen komertziala edo ezaugarri bereizleak barne hartuz. Zehazki eta mugatzailerik gabe, egile eskubideak honako hauek babesten ditu: diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webgune honetan bildutako gainontzeko elementuak.
www.teatroparaiso.com webgunera sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du inolaz ere esan nahi TEATRO PARAISO S.A.L. –k bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, hauek eskualdatzen dituenik edo horien gaineko erabateko baimena edo baimena partziala Erabiltzaileei ematen dienik.
Hori dela eta, Erabiltzaileak badaki www.teatroparaiso.com webguneko eduki guztiak edo hauen zati bat erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, publikoki komunikatzea eta beste edozein prozeduren bidez ustiatzea TEATRO PARAISO S.A.L. –ren idatzizko baimen zehatzik gabe, honen jabetza intelektual eta/edo industrialaren eskubideak haustea dela.
Interneten bidez, www.teatroparaiso.com webgunera borondatez bidalitako datu pertsonalik gabeko informazio guztia (oharrak, iradokizunak, ideiak, grafikoak, etab. barne) TEATRO PARAISO S.A.L. -ren jabetza bihurtuko da eta honek informazio guzti honen mugarik gabeko erabilera eskubideak bereganatuko ditu eta ez dio inori honengatik inolako ordainik eskainiko.
4. Erantzukizunak eta bermeak
- 1. TEATRO PARAISO S.A.L.-k ez du www.teatroparaiso.com webgunean bildutako informazio edo zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilera, egiatasuna edo zehaztasuna bermatzen eta, beraz, adierazten du ez duela inolako erantzukizun zuzenik edo zeharkakorik izango Erabiltzaileak webguneak iruzur egin diola pentsatuta sor diezazkiokeen edozein erako kalte edo galeretan.
- TEATRO PARAISO S.A.L. –k jakinarazten du neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartu dituela, ahal duen neurrian eta teknologiaren egoeraren arabera, webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko eta birusik eta elementu kaltegarriak ez daudela ziurtatzeko: hala ere, ezingo du honako hauen erantzukizunik hartu: (a) www.teatroparaiso.com webgunean bildutako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) aipatutako edukietan akatsik ez egotea eta egon litekeen edozein oker zuzentzea; (c) www.teatroparaiso.com webgunean birusik eta/edo kaltegarriak diren elementurik ez egotea; (d) hartutako segurtasun-neurrien eraso-ezintasuna; (e) www.teatroparaiso.com webguneko segurtasun-sistemak haustearen ondorioz edozein pertsonak eragin ditzakeen kalte edo ondorioak.
- Erabiltzailea izango da hirugarrenen aurrean www.teatroparaiso.com webgunera pertsonalki edo bere izenean bidalitako edozein informazioren erantzule bakarra bai eta webgune honetan bildutako eduki eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearen arduraduna ere.
- TEATRO PARAISO S.A.L.-k, mantentze-, konponketa-, eguneratze- edo hobetze-lanak direla eta, aurretik abisatu gabe www.teatroparaisco.com webguneko sarbidea bertan behera uzteko eskubidea du. Egoerak aukera ematen duen guztietan, TEATRO PARAISO S.A.L.-k bere webgunean aldez aurretik argitaratuko du zerbitzuen etetearen data jakinaraziko duen abisua.
- www.teatroparaiso.com webgunean, beste orrialdeetara eraman zaitzaketen estekak egongo balira, TEATRO PARAISO S.A.L.-k ez du gune horien inolako erantzukizunik izango, ez baitu hauen gaineko kontrolik, helburu bakarra Erabiltzailea beste informazio-iturriei buruzko informazioa ematea baita. Hori dela eta, Erabiltzaileak webgune hauetako edukietara bere erantzukizunpean sartuko da, betiere bertan zehazten diren erabilera baldintzak jarraituz.
- TEATRO PARAISO S.A.L.-k ez du Erabiltzaileak bere webgunean bildutako eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabileragatik erantzukizunik izango. Hori dela eta, ez du bermatzen Erabiltzaileek aipatutako eduki eta zerbitzuen erabilera arduratsua egingo dutenik ez eta erabilera baldintza hauek jarraituko dutenik ere.
5. Iraupena eta aldaketa
- TEATRO PARAISO S.A.L.-k eskubidea dauka sarbide baldintza orokor hauek erabat edo neurri batean aldatzeko, aldaketak www.teatroparaiso.com webgunean argitaratuz. Horrela, aurretiko abisurik gabe, beharrezkotzat dituen aldaketak egiteko aukera izango du webgunean, edukiak eta eskaintzen dituen zerbitzuak aldatuz, kenduz edota berriak gehituz. Hori dela eta, Erabiltzailea www.teatroparaiso.com webgunera sartuko den momentuan argitaratutako baldintza orokorrak izango dira indarrean egongo direnak eta, beraz, Erabiltzaileak, aldian behin, aipatutako erabilera baldintzak irakurri beharko ditu.
- Baldintza berezietan adierazitakoaz gain, TEATRO PARAISO S.A.L.-k web orriko edukietarako sarbidea eteteko, amaitutzat emateko edo geldiarazteko aukera izango du edozein momentutan eta aurretiko abisurik egin gabe eta Erabiltzaileak ezin izango du inolako kalte-ordainik eskatu.
6. Legedi aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena
TEATRO PARAISO S.A.L. eta Erabiltzailearen artean finkatutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio-eskumenari buruzko indarrean dagoen araudian xedatzen denaren araberakoak izango dira. Dena den, araudiak alderdiei foru baten menpe jartzeko aukera ematen dienean, TEATRO PARAISO S.A.L.-k eta Erabiltzaileak egokituko litzaiekeen beste edozein foruri uko egin eta Gasteiz hiriko Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.