“Bihotz bihotzez”-ek haur txikienak antzerki ikusle izateko hezteko erronka du, errepresentazioaren baldintzei tentu handiz erreparatura.

Haurrak aretora heltzen direnean aktoreak eta bibolinistak ongietorria ematen diete, “mundu magiko” berri horretan murgiltzeko gidari atsegin bat izan dezaten.

Gero, momentu gozo eta delikatu batean, aktorea pailazoz jantziko da bere aurrean. Handik aurrera ANTZERKIAREN abentura hasiko da.

Kolore distiratsuetako dekoratu txiki batean, arraultza beretik sortzen diren pailazo eta txori baten istorioa garatzen da. Bikiak bezain urkoak, abentura txikiak bizi dituzte elkarrekin beren sentimenduak arakatuz: samurtasuna eta gutizia, beldurra eta alaitasuna.

Ikuskizunaren sotiltasunak, haurrak barneratu eta liluratzen dituen unibertso poetiko batera garamatza.

Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Clown – Rosa A. García, Biolina – Meggy khabourdzania
  • Teknikaria: Ana Fernández
  • Espazio Eszenikoa: Teatro Paraíso eta Carlos P. Donado
  • Jantziteria: Pilar López
  • Argiztapena: Tomás Fdez. Alonso eta Javier García
  • Argazkiak: Quintas Fotógrafos
  • Egilea: Rosa A. García
  • Zuzendaritza: Tomás Fdz. Alonso
Nazioarteko Bira

Alemania, Frantzia, Italia

Nabarmendutako saioak
  • FETEN
  • Semanas Internacionales de Teatro para Niños y Niñas de Madrid.
Babeslea
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
3 Ayuntamiento de Vitoria