Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.

Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraiso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.
Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da.
Bartolomeus eta Komino pozik bizi dira bata bestearekin kontatzeagatik, harik eta hirugarren pertsonaia bat agertzen den arte, zeinak kutxak lapurtuko dizkien eta beste bien arteko adiskidetasuna proban jarriko duen.
Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.
Antzerki familiarraren klasiko bat Europako dramaturgia garaikidean, TEATRO PARAISO ANTZERKIAren proiektu artistikoaren metafora ere izan dena.

Sariak
  • FETÉN 2024. Clown ikuskizun onenaren saria
Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Xabier Flamarique   Xabier Artieda · Aritz Bengoa
  • Argiztapena biran: Asier Calahorro (Kandela Iluminación)
  • Eszenografia diseinua: Teatro Paraiso eta Asier Calahorro.
  • Jantziak eta Atrezzo: Ana Fdez. Alonso – Pilar López.
  • Argiztapen-diseinua: Javier García (Kandela Iluminación).
  • Dramagintza: Rosa A. García
  • Zuzendaritza: Tomás Fdez. Alonso
Nabarmendutako saioak
  • FETÉN 2024
Babesleak
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
3 Ayuntamiento de Vitoria