Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.

Eskasia handiaren garaia da. Garai zailak dira Antón, Pirú eta Nicorentzat. Lanik, janaririk eta etxerik gabeko hiru arlote dira, euren gabeziatik alde egiteko aukeraren baten bila noraezean dabiltzanak. Kasualitatearen, zoriaren edo, agian, patuaren ondorioz, zirkuko karabana zahar bat aurkitzen dute ezerezaren erdian.

Hiru galtzaile horiek, hasieran mesfidati, indarrak batuz gero dena errazagoa izan daitekeela ohartzen dira. Hortaz, karabana ahaztu hura zirku ibiltari bat sortzeko erabiliko dute, eta, tolesgabetasunezko beroaldi batean, zirkuko artistatan jolastuko dira; zirkuko saioak inprobisatzen hasiko dira, gogo biziz baina trebetasun handirik gabe.

Horren emaitza zirku makal eta akastun bat izango da, baina lotsagabea eta ausarta. Bizitasunez eta ezustekoz betetako zirku bat izango da. Bizi-abentura bati ekingo diote harekin, elkarrekin euren ametsak gauzatu nahian.
Baina anbizio neurrigabeak amesgaizto bihur ditzake ametsak…

Zorionez Lunatikus Cirkus amesteko, barre egiteko, bidaiatzeko eta errealitatea aldatzera jolasteko zirku bat izango da.

gomendatutako ikuskizuna

Sariak

FETEN 2016 Saria, eszenografia onenari

Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Mikel Ibañez, Aitor de Kintana, Oscar Álvarez
  • Iluminación en gira: Kandela Iluminación
  • Espazio eszenikoaren Diseinua: Ikerne Gimenez
  • Espazio eszenikoaren Egilea: Eskenitek
  • Atrezzo: Ana Fernández
  • Jantziak: Mª Pilar López
  • Argiztapenaren diseinua: Javier García, Asier Calahorro
  • Musika Hautaketa: Ramón Molins, Mª Pilar López
  • Proiekzioa: Begonya Ferrer, Molins Melons
  • Magia: Asier Kidam
  • Dramaturgia: Tomás Fdez. Alonso, Ramón Molins
  • Zuzendariak : Ramón Molins, Tomás Fdez. Alonso
Nazioarteko Bira

Belgika, Frantzia

Nabarmendutako saioak
  • Plan Platea 2017 eta 2018
  • Feria de Teatro de Castilla y León 2017
Babesleak
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
3 Ayuntamiento de Vitoria
Laguntzailea
Atheliers Theatre Jeune