Bideo osoa ikusi nahi izanez gero eskatu pasahitza Paraiso Antzerkiari.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.

ÚniKo 6 urtetik gora dituzten edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia umore-sena inoiz galdu gabe.

Paul, gurasoak, arreba Irati, amona, Paulen andereñoa, eta Richi (Paulen hartz-peluxea, bere kontzientziaren alter ego) igaroko dira antzeztokitik, familiako ikuskizuna eratuz. Haurrek zein helduek, guztiek hainbat egoera eta pertsonaiatan ikusi ahal izango dute bere burua.

Une atsegina izateko baliagarria izatea espero dugu eta, aldi berean, guztiok elkarbizitzari, hezkuntzari, autoestimuari, tristeziari, edo atxikimenduari buruz hausnartu ahal izango dugu.

Sariak

Maite Bayón interpreterik onenaren  FETEN 2020 Saria

Fitxa artistikoa
  • Antzezleak: Peñi León, Aritz Bengoa, Maitane Goñi
  • Argiztapena biran: Asier Calahorro (Kandela Iluminación)
  • Eszenografia eta arropa diseinua: Ikerne Giménez.
  • Eszenografiaren eraikuntza: Carpatos Decorados.
  • Atrezzo: Ana Fdez. Alonso – Ikerne Giménez.
  • Argiztapen-diseinua: David Alkorta.
  • Musika-konposizioa: Bingen Mendizabal.
  • Musikariak: Jon Aramburu (guitarra) – Koldo Uriarte (piano) – Kike Suarez Alba (programaciones)
  • Paul txotxongiloaren diseinua eta eraikuntza: Javi Tirado
  • Tucan eta Richi txotxongiloen diseinua eta eraikuntza:  Ana Fdez. Alonso
  • Txotxongiloak nola erabiltzeko aholkularitza: Juan Pedro Schwartz
  • Zuzendariaren laguntzailea: Aitor de Kintana
  • Dramagintza eta Zuzendaritza: Iñaki Rikarte.
Nabarmendutako saioak
  • FETÉN 2020
Babesleak
ive
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
3 Ayuntamiento de Vitoria