ARABA KULTURA BONUA
Sarreren salmenta urtarrilaren 25ean, astelehena, hasiko da, goizeko 10etan, 945 128 819 telefonoaren bidez, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatu eta Merkataritza, Industria eta Turismo Ganberak kudeatzen dituen ARABA KULTURA BONUA erabili nahi dutenentzat.
Urtarrilaren 25, 26 eta 27an 10:00etatik 14:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte emanen da arreta.
Ordainketa banku-transferentziaren bidez egingo da, erosketa berretsi ondoren (posta elektronikoz edo WhatsAppen bidez). Transferentziaren egiaztagiria kunarte@teatroparaiso.com helbidera edo 633 115 182 zenbakira bidali behar da. Ordainketa 24 ordutan egiten ez bada, salmenta automatikoki baliogabetzen da.
***
Sarreren salmenta orokorra urtarrilaren 28an hasiko da. Sarrerak hiru modutan eskatu daitezke:
- On line, www.teatroparaiso.com/kunarte webgunean goizeko 9etatik, “Sarrerak salgai” atalean.
- Telefonoz (945 128 819), harrera ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera 9etatik 13etara.
*E-mailez konfirmatuko dizuegu sarreren eskaera. Bere ordainketa banku- transferentzia baten bitartez egin beharko da 24 ordutan. Transferentziaren egiaztagiria kunarte@teatroparaiso.com helbidera bidali behar da. Sarrerak adierazitako epean ordaindu ez badira erreserba automatikoki ezabatuko da.
- Leihatilan, eKunArteko egoitzan, harrera ordutegia: Ekintza bakoitzaren 2 ordu aurretik.
*Ordainketa dirutan egingo da.
Arreta hobeago bat jasotze aldera, ez dira aldaketak edo itzultzeak onartuko.
KunArteko esperientzia ezberdinetan parte hartzen duten pertsona guztiek, haundi eta txiki, eskuratu beharko dute bere sarrera. Gomendatutako adinak orientagarriak dira, esperientziaz hobeto gozatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero leihatilan galde dezakezue.
KunArteri buruzko informazio zuzena jaso nahi izanez gero, sarreren eskaerarekin arazoren bat izan baduzue edo bestelako zalantzarik baduzue deitu 945 128 819 (harrera ordutegian) telefono zenbakira edo kunarte@teatroparaiso.com helbidera idatzi.