Zer da KunArte

KunArte hiritargo txikienari (0-6 urte) eta lagun dituzten helduei (artistak, familiak, irakaslegoa, politikoak eta komunikabideei) zuzendutakoBerrikuntza Artistikorako Zentroa da.  Bere ekintzak Haurtzaroak mundua eta Artea ezagutzerakoan erakusten duen jakinminez betetako begirada horretan inspiratuak daude. Esplorazio eta bilaketa prozesu batean murgildu garen bost urte hauen ondoren, proiektua sorkuntza eta  formakuntza akzioak, emanaldiak eta audientzien laborategiak osatzen dute.

Lehen Haurtzaroa orri zuriaren adina da, oraindik dena ezagutzeke duen aroa. Eduard Punsetek dioen bezala Lehen Haurtzaroagizakiaren I+G departamentua da. Bere behaketan, sustatzean eta garapenean ezagutza iturri amaitezin bat egiten dugu topo; etengabe eraldatzen diharduen gizarte batentzako ekarpen baliotsua berau. Garaia da modelo konbentzionalak gainditu eta ikerketa, sorkuntza eta diziplinartekotasunaren alde apostu egiteko.

KunArtek ekintza andana garatzen du sorkuntza artistiko profesionala sustatze aldera (Egonaldi Artistikoak, mentoring-a, lantalkdeak, mintegiak…). Era berean, hiritargoa, batez ere, Haurtzaroa eta bere familiak, lenguaia artistikoez jabetzeko lan eskerga egiten da.

Proiektuaren kalitatea, Europar Batasunaren EACEA (Education, Audio-visual and Culture Executive Agency)-ren aldetik balioztatua dago, izan ere KunArte -Paraiso Antzerkia Europa Creativa-ren Small Size Performing Arts for Early Yearsproiektuaren bazkideetako bat da.

Laguntzaile
Interreg Poctefa Migap
1 Ministerio de Cultura y Deporte
2 Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Kolaboratzaile
Noticias de alava