Programa honek kultur, arte eta hezkuntza sektoreak batuko dituen kooperazio gune berri bat, garatzeko erronka du. Formakuntza modu transbertsal batean bideratzen da beti, eta bertan, artearen bitartez gizarte-kohesioa eta hiritargoaren eraikuntzan laguntzea funtsezkoa da guretzat.

Formakuntza Proposamen hauek ez dira ekintza puntualak, izan ere ikerketa laborategi funtzioak betetzen dituzte artista Egoiliar, audientzien garatzaile eta Hezkuntza Artistikoaren profesionalentzat. Hauek dira Profesionalen Formakuntzan jorratzen ari garen esparruak eta proiektuak:

  • MENTORING SMALL SIZE PERFORMING ARTS FOR EARLY YEARS
  • KIMU PROIEKTUA
  • ARTEZ ARTE MINTEGIA
  • TOPAKETA TEMATIKOAK

Iradokizunen bat baldin baduzu esparru honetan kontaiguzu kunarte@teatroparaiso.com helbidera idatzita.