“Ikusleek adimen bikaina daukate. Horregatik, proiektu honen berrikuntzarik nagusiena ohikoak ez diren eta batez ere iradokitzaileak diren ibilbide artistikoak proposatzea da”.

MEZU KULTURALAK “EL CORREO” EGUNKARIAN

Eragile laguntzaile honek hilero gune bat ireki du jardueren garapena ikusarazteko eta herritarrei Arteei eta Kulturari lotutako hiri-proiektu baten balioa jakinarazteko.

IKUSLEARI SARIAK

2022/2023 ikasturtean, Beñat Etxepare Ikusleentzako Sarien XXV. edizioa antolatuko da. Sariak denboraldi amaierako jaialdian emango dira. Bertako hainbat artista hartuko dute parte.

Parte hartzeko beharrezkoa da ikusiriko ikuskizunari buruzko zuen kritikak, iritziak, iradokizunak… bidaltzea. Birsortu, aztertu eta zuen proposamen sortzailea bidaltzera gonbidatzen zaituztegu. Taldean, klase gisa edo banaka parte har dezakezue. Formatua zuen aukeran uzten dugu: gutunak, marrazkiak, collageak, bideoak, abestiak, bideo-kritikak, maketak, eskulturak, muralak, pankartak… Lanak posta elektronikoz bidal ditzakezue

benat-etxepare@teatroparaiso.com helbidera,

WhatsApp erabiliz 688927700 zenbakira

edo postaz edo paketeria zerbitzua erabiliz

Paraiso Antzerkia

Abetxuko Pueblo 14

01013 Vitoria-Gasteiz.

 

Bost sari mota emango dira:

  • Ikusleei: bost sari indibidual adin maila bakoitzeko, guztira 20 sari eskainiz. Sariak honako opari hauetaz daude osatuta: Vital Fundazioak eta Beñat Etxeparek opari bana emango dute, eta Gasteizko Udalak, Principal Antzokirako sarrera- txartelak. Baita, maila bakoitzarentzako beste sari berezi batzuk emango dira ere.
  • Ikastetxeei: ikuslearen iritziaren inguruan lan interesgarriena egin duten Ikastetxeei zuzendutakoak. 3 sari emango dira, honako opari hauetaz osaturik: La Casa del Libro Liburudendaren liburu sorta bat eta Paraisok emango dituen datorren denboraldirako 25 sarrera-txartelez osatutako abonu bat.
  • Irudi grafiko onenari: ikusle batek antzerkia irudikatuz egindako irudi grafiko onenari opari bat emango dio EITB-ek.
  • Antzerki kritika hoberenari: DBH-ko ikasle ba- tek egindako antzerki kritika hoberenari. El Correo egunkariak emandako saria.
  • AUDACES saria zirkuituko jardueretan parte hartu duen Ikastetxeari, bere hezkuntza-proiektuaren barruan arte-hezkuntzako ekintzen garapenean izan duen inplikazioagatik nabarmenduta. Saria bitartekotza-lantegi bat izango da artista batekin, saritutako ikastetxeko ikasgela batentzat.

 XXIII. Edizioa (2019/2020 eta 2020/2021)