Denboraldiaren aurkezpena. Aztura kulturalak eta hezkuntza-ingurunea

Kurtso berri hau 2 topaketa komunitarioekin hasi nahi dugu, irakasleei Hezkuntza Artistikoko jardueren programa eta Beñat Etxepare Antzokiko programazio eszenikoa ezagutarazteko.

Helburua ikastetxe guztietan hiriko kultura-eskaintza erabiltzeko eta horretaz gozatzeko azturak sustatzea da.

Lehenengo topaketa komunitarioa irailaren 7an, asteazkenean 12:00etan izango da. Bigarrena, irailaren 8an, ostegunean 10:00etan izango da, biak Iparralde Gizarte Etxeko Bidasoa Aretoan (Beñat Etxepare Antzokiaren alboan dagoen familia Liburutegia).

“Esperientzia artistikoa ikaskuntzaren eragile gisa” lantegiak

2 lantegi praktiko egingo dira Bigarren Hezkuntzako irakasleekin, La Casa del Libro-n edo Beñat Etxepare Antzokian, ikuskizun bakoitzaren fitxan adierazitako egunetan. Pedagogia artistikoko eta ikaskuntza kolektiboko esperientzia bat aktibatu nahi da, esperientzia eszeniko batean parte hartzearen inguruan. Kontenplazio- eta esperimentazio-prozesuak aktibatuko dira..

Lantegi hauetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Lantegi bakoitzean, ikasleekin ekintzak egiteko beharrezkoak diren material didaktikoak emango dira, baita ikuskizun bakoitzeko gida didaktikoa ere. Azken horiek ondoren Paraíso Antzerkiren webgunean egongo dira eskuragai.

“Jakin-min artistikoa eta emozioen adierazpena” lantegiak

Beñat Etxepare Antzokian tailerrak egingo dira programatutako ikuskizunetara joango diren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleekin. Hala, alfabetizazio kulturalarekin, ikus-entzuleen begirada sortzailearekin eta esperimentazio artistikoarekin lotutako gaiak jorratuko dira.

Lantegi hauetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da. Lantegi bakoitzean, ikasleekin ekintzak egiteko beharrezkoak diren material didaktikoak emango dira, baita ikuskizun bakoitzeko gida didaktikoa ere. Azken horiek ondoren Paraiso Antzerkiren webgunean egongo dira eskuragai.

GIDA DIDAKTIKOAK – IKUSLEAREN FORMAKUNTZA

Jarraitzen dugu antzokira doan irakaslegoari hurbilketa pedagogiko bat errazten. Horretarako aukeratutako antzerkiaren inguruko gogoetak eta informazioak dituzten gida didaktikoak eratzen ditugu, irakasleak funtzio aurretik eta ostean gelan ekintza ezberdinak proposatu ahal ditzan.

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEENTZAKO ARTE ETA HEZKUNTZA-IKASTAROAK

Oraingo eta etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakas- leek hezkuntza artistikoan duten trebakuntzan jarri nahi da arreta.

Bi ikastaro egingo dira 2021eko urrian:

  • Artea eta Hezkuntza A: Vitoria-Gasteizko haur- eskoletan jardunean dauden
  • Artea eta Hezkuntza B: etorkizuneko irakas- leentzat, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakulta- teak emandako Haur Hezkuntzako Graduari dagokion Dramatizazioko aipameneko